Mundua -

Qatarren

Kiotoko Hitzarmena 2020ra arte luzatu da, kontrako iritzien artean

Qatarren izan diren ordezkaritza guztiek zientzialarien gomendioak beteko ez dituztela onartu dute.

Ban Ki-Moon Dohako Biltzarrean. Argazkia: Efe
Ban Ki-Moon Dohako Biltzarrean.
Ban Ki-Moon Dohako Biltzarrean. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Qatarren ospatu den NBEko Klima Aldaketaren Biltzarrak (COP18), berotegi-efektuaren aurka lan egiten duen Kiotoko Hitzarmena 2020. urtera arte luzatzea erabaki du.

Dohako Ate Klimatikoa bezala ezagunagoa den akordioak Kiotoko hitzarmena 8 urtez luzatu du. Dena den, Errusiak, Japonek eta Kanadak ez dute compromiso berriarekin bat egin, hori dela eta, akordioa errespetatuko duten herrialdeen emisioek ez dute emisio guztien % 15a ere ez ordezkatzen.

Ostiralean bukatu beharko zukeen

“Zuen esker ona eta prozesu honetan aurrera egiteko egin behar izan duzuen lan gogorra eskertu nahi dizuet”, nabarmendu du Abdula bin Hamad Biltzarreko presidenteak azken egunetan izan diren negoziaketen bukaera ekitaldian.

COP18a ostiralean bukatu beharko zukeen, baina egun bat gehiago luzatzea erabaki zuten, akordio sendo bat bilatzeko asmoarekin.

Oleg Shamanov Errusiako ordezkariak Kiotoko Hitzarmena ez luzatzeko erabakia azaldu du, Ukrania eta Bielorrusiaren bezala, CO2 gasen isurtzearen gaineko erregulazio ez hain mugatzailea defendatzen baitute.

Ez ditu zientzialarien gomendioak betetzen

Qatarren batu diren ordezkaritza guztiek zientzialarien gomendioak beteko ez dituztela onartu dute, adituek bero boladak, are ekaitzak, uholdeak, lehorteak edota itsas mailaren igoera eragiten duen beroaldiaren aurka sutsuago lan egiteko eskaera egin baitute.

Kiotoko Hitzarmena 1997an sinatu zen, eta berotegi-efektua murrizteko asmoz, hitzarmena sinatu zuten 35 herrialdeei gas isurketa % 5,2 batean jaisteko eskatzen zien. Dena den, AEB kanpoan geratu zen, eta Txina, Brasil, India edota Mexikori ez zitzaien inolako murrizketarik eskatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea