Bake prozesua -

Erreakzioak

Amaiur: 'Espetxe-politikak egun ez du zentzurik'

"Euskal Herriko egungo bake egoeran salbuespenezko neurriek ez dute inolako zentzurik", salatu du koalizio abertzaleak.

Jon Iñarritu. Argazkia: EITB
Jon Iñarritu. Argazkia: EITB
Jon Iñarritu. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xabier Lopez Peña 'Thierry' ETAko presoaren heriotzaren harira Amaiurrek larunbat honetan salatu duenez, Espainiako eta Frantziako Gobernuek ezarritako "espetxe-politikak eta salbuespenezko neurriek ez dute zentzurik Euskal Herrian bizi dugun egungo bake egoeran".

Itxasun (Iparralde) gaur ezker abertzaleko hainbat indarrek deitutako ekitaldi politikoan egin ditu adierazpen hauek Jon Iñarritu Amaiurreko legebiltzarkideak. Bertan, Abertzaleen Batasuna, Aralar, Eusko Alkartasuna, Alternatiba eta Sortu koalizioek parte hartu dute.

Sortu

Bestalde, Hasier Arraiz Sortuko presidenteak ETAko presoak Euskal Herriko espetxeetara ekartzea eskatu du, "aske uzteko aldez aurretiko urrats gisa". Horren esanetan, "gatazka ez da amaituko espetxeak hutsik geratu arte".

Thierryren heriotzari aipamena eginda Arraizek esan duenez, Lopez Peñaren auzia "gatazka luzatzearen ondorio txarren isla da". "Beharrezkoa da espetxe-politika krudel honekin amaitzea, bestela, heriotzak eta sufrimenduak jarraituko dute".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea