Bake prozesua -
Auzitegi Nazionala
Baldintzapeko askatasuna onartu diote Asier Arronategiri
Arronategi Mexikon atxilotu zuten, 2003an, eta zigor osoa 2015eko otsailean bukatuko zuen.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionalak baldintzapeko askatasuna onartu dio Asier Arronategi Duralde ETAko presoari. Ebazpenaren arabera, Espetxe Zuzendaritzak eskatuta hartu dute Auzitegi Nazionalean erabakia.
Arronategi Mexikon atxilotu zuten, 2003an, eta zigor osoa 2015eko otsailean bukatuko zuen.
ETAk Mexikon zuen egituraren kide izateagatik zigortu zuten Arronateegi. Epaiaren arabera, ETAko Zuzendaritzak agindutakoari jarraituz jarduten ziren: logistika, finantza eta egitura helburuak osatzen zituzten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea