Bake prozesua -

Bake prozesua

Lehendakariak zailtasunen berri baduela ziurtatu du Arraizek

Sortuko buruak esan duenez, lehendakariak "zailtasunak ulertu beharko lituzke eta modu positiboan jardun". Arraizek ez dauka zalantzarik ETAk hitza beteko duela.

Sortuko presidentea, prentsaurrekoan. Irudia: EiTB
Sortuko presidentea, prentsaurrekoan. Irudia: EiTB
Arraiz: 'Lehendakaria ez badago elkarlanerako prest, esan dezala'

Erreakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hasier Arraiz Sortuko presidentearen esanetan, ETAk armak entregatzeko konpromisoa hartu zuen, eta ziur agertu da hitza beteko duela.

Alabaina, azpimarratu duenez, "ezin dira zailtasunak gutxietsi", eta Urkulluk badu zailtasunon berri, "Moncloan bere deiei erantzuten dietelako" eta badakielako "egiaztatzaileekin gertatutakoa".

Durangon Udako Eskola dela eta egindako adierazpenetan, Arraizek Urkulluren hitzak izan ditu hizpide. Lehendakariak adierazi du otsailean ETAk arma guztiak entregatzeko "konpromisoa" hartu zuen "eta ez da bete".

Arraizen arabera, lehendakariak "zailtasunak ulertu beharko lituzke eta modu positiboan jardun". Erabaki beharko du "lagunduko duen, edo Madrileko inmobilismoarekin eta oztopoekin bat egingo duen".

Gainera, lehendakariak esan duenez, ezker abertzaleak "ukitzen duen guztia erre egiten du, eta kasu honetan, nazioarteko agenteen irudia erretzea lortu du". Horren inguruan, Arraizek esan du "heldutasun politikoa eta

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea