Barcenas auzia -

Parlamentua

Nafarroak tramiteak hasi ditu, PPren ustezko gainsoldatak ikertzeko

Ikerketa batzorde bat osatzeko proposatu zuten Bilduk eta Aralar-NaBaik, eta proposamen horri buruzko informazioa epaileari helaraztea adostu du Nafarroako Parlamentuko Mahaiak.

PPko gainsoldatak ikertzeko tramiteak abiatu ditu Nafarroak. Argazkia: EiTB
PPko gainsoldatak ikertzeko tramiteak abiatu ditu Nafarroak. Argazkia: EiTB
PPko gainsoldatak ikertzeko tramiteak abiatu ditu Nafarroak. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPren baitan ustez izandako gainsoldatak aztertzeko, ikerketa batzorde bat osatzea proposatu zuten Bilduk eta Aralar-NaBaik. Proposamen horren kontra, helegitea aurkeztu zuen Jaime Ignacio del Burgo popularrak, eta, gaur, proposamenari buruzko informazioa epaileari helaraztea adostu du Nafarroako Parlamentuko Mahaiak.

"Inor tartean sartzearen aurka dago Parlamentua", adierazi du Koldo Amezketa Bilduko parlamentariak gaurko bileraren ostean.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiaren bilera deitu dute gaurko, eta hiru kidek soilik parte hartu dute; Alberto Catalan (UPN), Txentxo Jimenez (Aralar-NaBai) eta Koldo Amezketa (Bildu) izan dira bertan. Samuel Caro eta Maite Esporrin sozialistek ez dute bileran parte hartu.

Bileraren ostean, gaur hartutako erabakiaren gaineko xehetasunak azaldu dituzte kazetarien aurrean. Horien esanetan, Jaime Ignacio del Burgok jarritako helegitearen ondotik egin beharreko tramite bat baino ez da proposamenaren gaineko dokumentazioa epaileari bidaltzea.

Balizko ikerketa batzorde horren gaineko dokumentazioa epaileari bidaltzeaz gain, behar izanez gero, Iruñeko Ganberaren eskumenak defendatzeko eskatu diote Parlamentuko legelari nagusiari.

Aralar-NaBaiko parlamentariaren esanetan, izapideetan parte hartuko dute, eta Nafarroako Parlamentuak PPko balizko gainsoldatei buruzko ikerketa batzordea osatzeko eskumena duela frogatzen duten arrazoi juridikoak aurkeztuko dituzte.

Ustez PPren baitan izandako gainsoldatak ikertzeko, batzorde bat osatzeko eskatu zuten abuztuaren 5ean Bilduk eta Aralar-NaBaik, eta Bozeramaileen Batzordeak tramitera onartu zuen. Irailerako, osoko bilkura bat deitu dute gaia jorratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea