Barcenas auzia -

Barcenas auzia

Fakturak ordaintzeko 5.000 € eskatu dizkio Barcenasek epaileari

Familia batek izaten dituen gastuei aurrei egin ahal izateko, kontu korrontetik hilean 5.000 euro desblokeatzeko eskatuko dio PPko diruzain ohiak epaileari.

Luis Barcenas
Luis Barcenas
Luis Barcenas

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis Barcenas, PPko diruzain ohiak, bahituta dituen kontuetatik hilean 5.000 euro desblokeatzeko eskatu dio Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileari. Dirua argindarra, ura, gasa, telefonoa eta antzekoen fakturak ordaintzeko behar duela argudiatu du Bercenasek.

Epaileari aurkeztutako idatzian jasotzen denez, "kontuak bahituta izatean, laster ezingo zaie arretarik eskaini bankuan helbideratuta dauden faktueri. Hala nola, familia batean sortzen diren ohiko gastuei (argindarra, ura, gasa, telefonoa, bizilagunen komunitatea, segurtasun soziala...)".

La Caixa eta Bankian dituen kontuetara agindua emateko eskatu dio PPko diruzain ohiaren defentsak epaileari, hilean Banco Popular banketxean duen kontu korrontera 5.000 euro bideratzeko, eta modu horretan, bertara heltzen diren fakturei aurre egin ahal izateko.

Ruz epaileak Barcenas eta Rosalia Iglesia haren emaztearen kontuak bahitu zituen, diru mugimenduak ekiditeko. Bikotearen etxebizitza eta beste hainbat ondasun ere bahitu zituen. 43,2 milioi euroko berme zibila ezarri zion epaileak Barcenasi eta 6 milioi eurokoa haren emazteari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea