Politika -

Kontsulta

Kataluniar guztien presidentea dela gogorarazi dio Gobernuak Masi

Saenz de Santamariaren esanetan, Mas presidente da "Konstituzio batek ahalbidetzen duelako, ahalmen hori eman diolako. Baina, batez ere, herritarren bizitza errazago eta hobea egiteko da presidente".

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea. Artxiboko irudia. EFE
Soraya Saenz de Santamaria
Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea. Artxiboko irudia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soraya Saenz de Santamaria Gobernu zentraleko presidenteordeak kataluniar "guztien" presidentea dela ohartarazi dio Artur Mas Generalitateko presidenteari.

"Egunotan batzuek zenbait erabaki sinatuko dituzte, ala ez; eskatzen dudan bakarra da kontuan har dezala erkidego horretako herritar guztien presidentea dela, Konstituzio batek ahalbidetu duelako, ahalmen hori eman diolako. Baina, batez ere, herritarren bizitza errazago eta hobea egiteko dela presidente", nabarmendu du.

Saenz de Santamariak Aragoiko PPko Afiliatuaren Eguneko ekitaldian parte hartu du, Rodanaseko Andre Mariaren santutegian, Epilan (Zaragoza). Ekitaldian, halaber, Luisa Fernanda Rudi Aragoiko Gobernuko presidentea eta hango PPko burua, eta Luis Maria Beamonte Zaragozako PPko presidentea ere izan dira.

Saenz de Santamariak gogorarazi duenez, autonomia erkidegoek eskumen asko dituzte, eta, askotan, "espainiarren eguneroko bizitzan eragiten dute", Espainia "herrialde deszentralizatuenetako bat" delako.

Gaineratu duenez, Kataluniako PPk "militante asko" ditu eta "kataluniar eta espainiar sentitzen den jende asko dago, eta lasaitasuna ematea nahi dute". "Gurekin egotea nahi dute, bat eginda, historian zehar izan den bezala", esan du.

Saenz de Santamariak Eskoziako erreferendumaren inguruan azpimarratu duenez, "legea bete da" eta "ezetz esan dute", "herrialde handi bat izateko nahia berretsita, Europar Batasunaren baitan, ez zatituta ezta bananduta ere". Gobernu zentraletik "agintean daudenei legea betetzeko eskatzen diegu", azpimarratu du Gobernuko bozeramaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Kataluniaren independentzia Espainiako Gobernua albisteak Espainia Kataluniako prozesua zuzenean Kataluniako Generalitatearen albisteak