Politika -
Ezker abertzalea
35 auzipetuen aitorpena 'funtsezkoa' dela esan du Auzitegi Nazionalak
Epaileek publikatu egin dituzte aldeek adostutako kondenak, bi urte eta urte eta erdi artekoak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Batasuneko, EHAK-ko eta ANVko 35 epaituek, Fiskalak eta herri akusazioek adostutako akordioa "baliozkoa eta funtsezkoa" dela ebatzi du Auzitegi Nazionalak, zigorrak ezartzeko.
Auzitegiak 35en aurkako kondenak publikatu ditu gaur, bi urte eta urte eta erdi artekoak, aldeek adostu bezala.
Gainera, kondenak iraun bitartean, kargu publikoan aritzeko debekua ere ezarri diete epaileek ezker abertzaleko ordezkariei.
Akordioan, auzipetuek aitortu egin zuten ETAk "erabili" egin zituela eta "legearen aurka" jokatu zutela. Halaber, indarkeria ez erabiltzeko konpromisoa agertu zuten. Horrela, espetxean sartzea galarazi zuten.