Politika -

Gregorio Ordoñezi omenaldia

'Historiaren manipulazioa' salatu du Consuelo Ordoñezek

ETAk duela 21 urte hildako zinegotzi 'popularra'ren arrebak Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza Plana ere deitoratu du.

Gregorio Ordoñez ETAk hildako Donostiako zinegotzi ohiari egindako omenaldia. Argazkia: EFE
Gregorio Ordoñez ETAk hildako Donostiako zinegotzi ohiari egindako omenaldia. Argazkia: EFE
Gregorio Ordoñez ETAk hildako Donostiako zinegotzi ohiari egindako omenaldia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Consuelo Ordoñez Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzi zenaren arrebak eta Covite biktimen elkarteko presidenteak Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza Plana kritikatu eta "historiaren manipulazioa" salatu du.

Duela 21 urte ETAk hildako PPko zinegotziari omenaldia egin diote gaur Donostiako Polloe hilerrian eta, senide eta lagunez gain, bertan izan dira Alfonso Alonso Espainiako jarduneko Justizia ministro eta Euskadiko PPko presidentea eta Iñigo Mendez de Vigo Espainiako jarduneko Hezkuntza ministroa.

Halaber, Eusko Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzarrak eta EAJk ordezkaritza bidali du Polloeko ekitaldira, tartean, Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea eta Eneko Goia Donostiako alkatea.

Hilerriko ekitaldian Consuelo Ordoñezek hartu du hitza eta "gure arrazoiari harriak botatzen dizkion" Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza Plan "milioiduna" kritikatu du, "historiaren manipulazioa" salatzeaz gain. "Gaur gure arrazoia kolpatu dute milioi askoko Bake eta Bizikidetza Plan batekin. Gerra ez, terrorismoa bizi izan dugu. Gaur historia manipulatzen ari dira, eta nire anaia hil zuen bala urtu egiten da indarkeriaz beteriko itsasoan", gaineratu du.

Bestalde, "Diputatuen Kongresuan presentzia duten pistolarien kontra ahotsa ez goratzea" deitoratu du, EH Bilduk Diputatuen Kongresuan dituen ordezkariei erreferentzia eginez. "Zor horrek, nahi gabe, agerian utzi ditu herrialde gisara ditugun lotsak", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Donostia bideoak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Euskadiko PP berriak Eguneko albisteak