Politika -

Erroman kartzelatua

Gorenak absolbitu egin du Karlos Garcia Preciado andoaindarra

16 urteko espetxe-zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak, eta gaur egun Erroman (Italia) dago espetxeratuta.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Karlos Garcia Preciado, Andoaingo Laboral Kutxaren kutxazain bati molotov koktela botatzeagatik Auzitegi Nazionalak zigortutakoa, absolbitu egin du orain Auzitegi Gorenak.

16 urteko espetxe zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak, eta gaur egun Erroman (Italia) dago espetxeratuta, Auzitegi Nazionalak hura aurkitu eta atxilotzeko nazioarteko agindua eman baitzuen.

Gorenak ostiralean aztertu zuen Karlos Garcia Preciadoren egoera, eta absolbitzea erabaki du. Defentsak argudiatu zuen epaile aurrean deklarazioa berretsi ez duen lekuko baten testigantza ez dela nahikoa epaitua zigortzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Auzitegi Gorena Presoak argazkiak Albisteak