Politika -

Auzitegi Nazionala

Arri Pascualek aitortu du ETAren 'postaria' izan zela

ETAko ustezko kideak aitortu du postari lanak egin zituela, baina ukatu egin du 1995ean Madrilen udaltzain bat hil zuen atentatuan parte hartu izana.

Juan Arri Pascual ETAren ‘Madril’ taldeko ustezko kidea. Argazkia: Efe
Juan Arri Pascual ETAren ‘Madril’ taldeko ustezko kidea.
Juan Arri Pascual ETAren ‘Madril’ taldeko ustezko kidea. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alvaro Juan Arri Pascual ETAren 'Madril' taldeko ustezko kideak aitortu du erakunde armatuaren "postaria" izan zela, baina ukatu egin du 1995ean Madrilen udaltzain bat hil zuen atentatuan parte hartu izana, eta egun hartan Mexikon zegoela azaldu du.

Auzitegi Nazionalean egin ditu adierazpen horrek Arri Pascualek, Madrilgo atentatu harengatik egiten ari diren epaiketan. Fiskaltzak 593 urteko kartzela-zigorra eskatzen du Juan Rebollo udaltzaina hil zuen atentatuarekin lotura izatea egotzita.

Akusatuak ukatu egin du 'Madril' taldeko kidea izan zela, eta 1995eko ekainean izandako atentatu hartan parte hartu izana, orduan Mexikon zegoelako, eta udazkenean itzuli zela erantsi du.

Dena dela, noiz edo noiz ETArentzat postari lanak egin zituela onartu du, baina garraiatzen zituen paketeetako edukiaren berri ez zuela azaldu du.

Behin Rubik kubo baten tamainako pakete bat garraiatzea eskatu ziotela eta berak arriskutsua ote zen galdetu zuela azaldu du. "Ez nuen neramanaren inolako zantzurik ere izaten, itxita egoten zen. Postariaren antzeko lana da, pakete bat leku batetik bestera eramatean datza, barruan zer dagoen jakin gabe", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Presoak argazkiak ETA gaur Eguneko albisteak