Politika -
Euskal presoak
Jon Mintegiaga presoa fidantzapean aske geratu da
Ibarrako presoa Aranjuezeko (Madril) espetxetik atera da urtebete kartzelan eman ondoren. 2015eko urtarrilaren 12an atxilotu zuten, Herriraren kontrako operazioan.
E. Lotina | eitb.eus
Jon Mintegiaga euskal presoa aske geratu da, Etxeratek jakitera eman duenez. Mintegiagak urtebete eman du kartzelan.
20.000 euroko fidantza ordaindu behar izan du, naiz-ek jakitera eman duenez. Ibarrako presoa Aranjuezko (Madril) espetxetik atera da.
Gipuzkoarra 2015eko urtarrilaren 12an atxilotu zuten, Herriraren kontrako operazioan, eta epaiketaren zain dago. Bitartean, astero agertu beharko du epailearen aurrean, eta ezingo da Espainiatik atera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea