Politika -

Elkarrizketak

PSOE eta EAJ berriz bilduko dira gaur Gobernua osatzeko negoziazioan

“Euskal agendako” gaien “gidoi” bat emango diete jeltzaleek sozialistei, negoziazioaren ondorengo faseetan, “bilera hipotetikoetan”, lantzeko.

Pedro Sanchez, Andoni Ortuzar eta Aitor Esteban. Artxiboko irudia: EiTB
Pedro Sanchez, Andoni Ortuzar eta Aitor Esteban. Artxiboko irudia: EiTB
Pedro Sanchez, Andoni Ortuzar eta Aitor Esteban. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernua otsatzeko akordio baten bila, PSOEk eta EAJk bilera egingo dute gaur Diputatuen Kongresuan, arratsaldean.

Bi alderdiek aurkeztutako proposamenen inguruan iritziak trukatzeko PSOEk eta EAJk egiten duten aurreneko bilera izango da.

Hala ere, Pedro Sanchez idazkari nagusi sozialista Andoni Ortuzar EAJko presidentearekin eta Aitor Esteban bozeramaile jeltzalearekin bildu zen iragan larunbatean.

Proposamenen agiria iragan astelehenean bidali zion PSOEk EAJri, inbestidura babesteko prest dauden beste talde batzuekin (Ciudadanos, IU eta Compromis) egin bezala.

Euskal agenda

Testuan, sozialistek ez diete EAJren lehentasunak diren gaiei erreferentzia egiten, autogobernuaren hobekuntzari edo bake prozesuari esaterako.

Kupo sisteman aldaketaren bat barneratzea planteatzen ote den ere ez du zehaztu PSOEk, nahiz eta erkidegoen finantziazio eredua erreformatzeko borondatea agertu.

Hala, “euskal agendako” gaien “gidoi” bat emango diete jeltzaleek sozialistei gaurko bileran, Gobernua osatzeko negoziazioaren ondorengo faseetan, “bilera hipotetikoetan”, lantzeko.

EAJk bere lehentasunak azalduko ditu arratsaldean, eta datozen egunetan PSOEk eman beharreko erantzunaren zain geratuko da. Hala eta guztiz ere, PSOEk beste alderdi batzuekin lortzen dituen akordioei itxarotea nahiago dute jeltzaleek, negoziazioan sakon sartu baino lehen.

Gaurko bileran, Esteban, Pedro Azpiazu diputatua eta Joseba Aurrekoetxea eta Iñaki Goikoetxeta zuzendaritzako kideak izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Bizkaia Albisteak Alderdi Sozialista Albisteak