Politika -

Noos auzia

Matas: 'Urdangarinekin ondo konpontzea komeni zitzaigun'

“Erruduna naiz eta egindako kaltea ordaintzen saiatuko naiz”, esan du Balear Uharteetako presidente ohiak. "Egitasmo guzti honek Urdangarin jaunaren parte-hartzerik gabe ez du zentzurik", adierazi du.

Jaume Matas Balear Uharteetako presidente ohia. Argazkia: EFE
Jaume Matas Balear Uharteetako presidente ohia. Argazkia: EFE
Balearretako presidente ohiak damua erakutsi du

1:33

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

?Iñaki Urdangarinekin, eta batez ere Errege Familiarekin, ondo konpontzea komeni zitzaigun?, aitortu du Jaume Matas Balear Uharteetako presidente ohiak. Cristina infantaren senarra kontratatzeko agindua eman izana onartu du presidente ohiak: ?hasierako erabaki horrek prozedura judiziala ekarri du?. ?Erruduna naiz eta egindako kaltea ordaintzen saiatuko naiz?, esan du presidente ohiak.

Bestalde, Illes Balears-Banesto txirrindularitza taldearen jarraipenerako bulegoa Iñaki Urdangarinek babeslea lortzeko ?bitartekari? gisa eskatu zuen ?bidesaria? edo ?komisioa? izan zela ziurtatu du Balear Uharteetako presidente ohiak, Noos auzia epaitzen ari den auzitegiaren aurrean.

Matas akusatu gisa deklaratzen ari da gaur epaiketan. Prebarikazioa, diru publikoak bidegabe erabiltzea, iruzurra eta eraginen trafikoa egotzita, Balear Uharteetako presidente ohiari 11 urteko espetxe-zigorra ezartzea eskatu dute. Turismo eta kirol bi foro egiteko eta Illes Balears-Banesto txirrindularitza taldeko jarraipen bulegoa eramateko Noosekin kontratuak (2,5 milioi euro) sinatu zituen Balear Uharteetako Gobernuak.

Orain arte menekoek aitortu dutenez, Matas erabakigarria izan zen Balear Uharteetako Gobernuak iruzurra bideratzeko: 1,2 milioi euro lehen Illes Balears Foruma (2005) egiteko; 1,085 milioi bigarren kongresua (2006) egiteko; 54.520 euro Illes Balears?Banesto txirrindularitza taldearen oihartzuna aztertzeko; 174.000 euro kirol taldearen bulegoa sortzeko eta 116.566 euro Illes Balears ezagutzera emateko iragarkietan.

Gainera, Mariventeko jauregian Iñaki Urdanagarinekin bildu zela onartu du Matasek. Padel partida bat jokatzera gonbidatu ondoren, ?informalki? etorkizuneko proiektuak aztertu zituzten, azaldu duenez.

Jaume Matas Noos auzia efe

Jaume Matas Noos auzia efe

Jaume Matas Balear Uharteetako presidente ohia bere abokatuarekin. Argazkia: EFE

Cristina infantaren senarrak ?proposamen bat? egin behar ziola jakinarazi zion Jose Luis Pepote Ballester Balear Uharteetako Kirol zuzendari ohiak Matasi, presidente ohiak azpimarratu duenez.

Ustelkeriaren aurkako fiskaltzaren galderak erantzun ditu Matasek. 2003ko udan infantaren senarrak proposamen bat egin behar ziola esan zion Ballesterrek presidente ohiari. Matasen ahotan, Pepote ?Urdangarin jaunaren laguna zen eta bere konfiantza zuen, biek harreman oso estua zutelako?. ?Ekitaldi ludiko batera? gonbidatu zuen, padel norgehiagoka bat Palmako dukearen egoitzan.

Partidaren atsedenaldi batean eta ?oso modu informalean?, ?kirol munduarekin harreman handia? zuela azaldu zion Urdangarinek. ?Balear Uharteentzako aukera bikaina? zuela adierazi zion: ?Banesto txirrindularitza taldea erostea?.

?Gainera, proiektua aurrera eramatekotan, bera egitasmoaren bulegoa zuzentzeko interesa zuela esan zidan, oso modu informalean. Aztertuko dugula esan nion, ni Ballester jaunaren eskuetan utzi nuen asuntoa , proiektua eta paperak aurkezteko, ?aztertu eta ikusiko dugu?. Egitasmoaren bulegoa orduan jaio zen?, zehaztu du.

"Egitasmo guzti honek Urdangarin jaunaren parte-hartzerik gabe ez du zentzurik"

"Egitasmo guzti honek Urdangarin jaunaren parte-hartzerik gabe ez du zentzurik", adierazi du Matasek, ?pertsona paregabea delako?, kirol aditu eta Errege Familiako kidea baita.

?Pertsona paregabe bat nola kontratatu da arazoa. Proiektu guzti honek Urdangarin jaunaren parte-hartzerik gabe ez du zentzurik. Urdangarin jaunak egitasmoari balioa ematen dio?, esan du berriro.

Erregeak Urdangarinen negozioetan bitartekaritza lanak egiteko deitu ote zio galdetu diote Matasi. ?Ez, zuzendari nagusiaren izendapenagatik zorionak emateko deia haren esku hartze bakarra izan da?, erantzun du presidente ohiak Ballesterri erreferentzia eginez.

?Balearretako herritarrek urte asko daramatzagu, gobernu ezberdinekin, diru asko inbertitzen erregearen familia uharteekin lotzeko. Interesatzen zaigu?, azaldu du Matasek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Cristina infanta albisteak Delituak albisteak Epaiketak albisteak Ustezko ustelkeria politikoa albisteak Albisteak