Politika -

Gaixorik dagoen presoa

Lorentxa Gimon espetxetik aterako da baldintzapeko askatasunean

Crhon eritasun larria du preso angeluarrak, eta martxoaren 1ean aterako da kalera, gaixotasunagatik artatzeko.

Lorentxa Gimon aska dezaten eskatzeko elkarretaratzea. Argazkia: EiTB
Lorentxa Gimon aska dezaten eskatzeko elkarretaratzea.
Lorentxa Gimon aska dezaten eskatzeko elkarretaratzea. Argazkia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Justiziak Lorentxa Gimoni baldintzapeko askatasuna emateak erabaki du, Sarek baieztatu duenez. Crhon eritasuna du preso angeluarrak. Hiru aldiz eraman dute ospitalera azken bi hilabetean. Horregatik, espetxetik kanpo egon behar duela iritzi dio auzitegiak, eta martxoaren 1ean aterako da kalera. Sarek eta Bagoazek "garaipen politiko"tzat jo dute erabakia.

Eritasun hori maila gorenean du angeluarrak eta ez du sendabiderik. Konplikazioen artatzea eta presondegia bateraezinak direla onartu dute berriro epaileek.

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidenteak Ives Saint Geours Frantziako enbaxadorearekin bilera egin zuten atzo. Gainera, Eusko Legebiltzarrera egindako bisita aprobetxatuta, EH Bilduk eskutitza helarazi zion Lorentxa Guimon eta Ibon Fernandez Iradi Frantziar Estatuan dauden preso gaixoak aske utz ditzaten eskatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Presoak argazkiak Albisteak