Politika -

Auzitegi Nazionala

Txaber Arruabarrena presoa aske utzi dute

Guardia Zibilaren aurkako atentatu bategatik epaitu ostean, absolbitu egin dute eta, ondorioz, aske geratu da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txaber Arruabarrena presoa aske geratu da, 2000. urtean, Bilbon, Guardia Zibilaren kontra izandako atentatuari buruzko epaiketan absolbitu ostean.

Arruabarrenak bost urte egin zituen preso Frantzian, eta ondoren Espainiaren esku utzi zuten. 2015eko irailetik behin-behineko espetxealdian egon da Herrera de la Manchako kartzelan.

Fiskaltzak 35 urteko kartzela-zigorra eskatu zuen Arruabarrenarentzat, baina Auzitegi Nazionalak absolbitu egin du, haren aurkako frogarik ez dagoela ulertuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Presoak argazkiak ETA albisteak Albisteak