Politika -

Justizia Ministerioa

Errege-erreginen mezuen filtrazioa ikertuko du Espainiako Justiziak

Errege-erreginek Javier Lopez Madrid enpresaburuari bidalitako mezuen filtrazioan, sekretuen jabe egin eta zabaltze delitu bat ote dagoen ikertuko dutela iragarri du Rafael Catala Justizia ministroak.

Rafael Catala Justizia ministroa. Argazkia: EFE
Rafael Catala Justizia ministroa. Argazkia: EFE
Rafael Catala Justizia ministroa. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Caja Madrideko txartel beltzekin auziarekin lotuta, Espainiako errege-erreginek Javier Lopez Madrid enpresaburuari bidalitako mezuen filtrazioan, sekretuen jabe egin eta zabaltze delitu bat ote dagoen ikertzeko prozedura abian jarriko dutela iragarri du gaur Rafael Catala Justizia ministroak.

“Sekretupean dagoen zerbaiten filtrazioa gertatzen denean beti ikertzen da”, adierazi du ministroak, Madrileko Prokuradoreen Elkargoaren Zuzendaritza-batzordearekin bildu ondoren.

“Sekretuen jabe egin eta zabaltzeagatik martxan jartzen diren ikerketak oso konplexuak eta zailak dira, baina horregatik ez dugu ikertzeari utziko, delitua baita”, erantsi du.

Kezka

Prozedura judizial baten erdian murgilduta, intimitate-eskubideak eta komunikazioen babesak “kezkatzen” dutela ziurtatu du Catalak.

“Komunikazio pertsonalen grabazioaren jatorria ez dut ezagutzen, baina prozedura judizial bati lotuta baldin badaude, argitara emateak kezkatzen nau”, esan du ministroak.

Hala ere, “komunikazio pertsonalen edukia bakoitzaren erantzukizuna” dela gogorarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Felipe VI.a Ustelkeria politikoa gaur