Politika -

PSE-EE

Erabakitzeko eskubidea 'distrazio' bat dela kritikatu du Mendiak

“Autogobernu gehiagoren “ eta Konstituzioaren “erreforma federal” baten aldeko apustua berretsi du PSE-EEko idazkari nagusiak.

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia eta lehendakarigaia. Artxiboko irudia: EiTB
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia eta lehendakarigaia. Artxiboko irudia: EiTB
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia eta lehendakarigaia. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erabakitzeko eskubidea ?jendearen arazoak konpontzen ez dituen distrazio? bat dela adierazi du Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak eta lehendakarigaiak. Horregatik, ?autogobernu gehiagoren ? eta Konstituzioaren ?erreforma federal? baten aldeko apustua berretsi du.

Lehenengo Konstituzioa eta gero Gernikako Estatutua erreformatzearen aldeko apustua egin du ordezkari sozialistak Radio Euskadin, baina ?ez dizkiegu Eusko Legebiltzarreko gainerako taldeei erritmoak inposatu nahi?.

?Eskuinaren eta nazionalismoaren alternatiba izan nahi duen ezkerreko? proiektu bat eskainiko duela iragarri du Mendiak. Alderdi batzuek jendearen arazoak ?aberrien banderekin? estaltzea ez duela ulertzen adierazi du Mendiak. EAJ, EH Bildu eta Podemos ?lubaki? horretan kokatu ditu idazkari nagusi sozialistak.

Ildo horretan, erabakitzeko eskubidea ?arazoa ez? dela uste du Mendiak, ?distrazio bat? baizik.

?Herritarren kezka enplegua, ekonomia, osasuna, hezkuntza, seme-alaben etorkizuna, pentsioak? dira; entretenitzeko beste edozein gauza herritarrenganako desleialtasuna da?, gaineratu du.

Udal Legea, ?desengainu bat?

Bestalde, EAJk eta EH Bilduk Udal Legea aurrera ateratzeko akordioaren inguruan, sozialistentzako ?itsuskeria ez? dela esan du Mendiak, ?desengainua? baizik. Nahiz eta diskurtso historikoak eman, EH Bilduk ?EAJren herri eredu foralistarekin bat egin du?, deitoratu duenez.

Azkenik, Arnaldo Otegiren askatasunari buruz hitz egin du Mendiak. ?Euskal politikari egin beharreko ekarpena eta ezker abertzalea nola zuzenduko duen? ikustea interesatzen zaizkiola azpimarratu du ordezkari sozialistak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordea PSE-EE Araba