Politika -

Polizia-operazioa

30 atxilotu Bizkaian, Gizarte Segurantzari iruzur egiteagatik

Laguntzak eta erresidentzia baimenak lortzeko Gizarte Segurantzan gezurrezko izen-emateak egitea leporatzen diete, eta guztira 109.000 euroko iruzurra egitea.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak 30 lagun atxilotu ditu Bizkaian Gizarte Segurantzan gezurrezko izen-emateak eginez diru-laguntzak eta erresidentzia baimenak lortzeagatik. Guztira 109.000 euroko iruzurra egin omen diote Gizarte Segurantzari.

Espainiako Gobernuak EAEn duen Ordezkaritzak jakitera eman duenez, atxilotuen artean daude iruzurgileen burua eta bitartekari bat, atzerriko herritarrei erresidentzia baimenak emateko 650 eta 1.000 euro artean kobratzen zituztenak.

Enpresa faltsu baten bitartez langileen gezurrezko izen-emateak egiten zituzten diru-laguntzak jasotzeko eta aipatu erresidentzia baimenak lortzeko edo berritzeko.

Dokumentuak faltsutzea, iruzurra eta Gizarte Segurantzaren kontrako delitua leporatzen diete atxilotuei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Iruzurrak bideoak Albisteak