Politika -

Aske

Perez Esquivelek Otegiren eskubide politiko guztiak aldarrikatu ditu

Bakearen Nobel sariduna "pozik" agertu da ezker abertzaleko buruzagia libre geratu delako, eta jarduera politikorako duen eskubidea aldarrikatu du.

Adolfo Perez Esquivel Bakearen Nobel sariduna. Argazkia: EiTB
Adolfo Perez Esquivel Bakearen Nobel sariduna.
Adolfo Perez Esquivel Bakearen Nobel sariduna. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adolfo Perez Esquivel Bakearen Nobel sariduna "pozik" agertu da Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagia libre geratu delako eta, zigorra bete ostean, datozen hauteskundeetan lehendakarigai izateko eskubidea izan beharko lukeela adierazi du.

"Euskal Herriari eta Arnaldo Otegi lagunari" zuzendutako gutun batean, argentinarra gustura agertu da "preso politikoa" aske dagoelako.

"Epaiketa eta kartzela-zigorra giza eskubideen eta adierazpen askatasunaren urraketa izan ziren", gaitzetsi du Perez Esquivelek.

"Otegi izan zen euskal gatazkari irtenbide baketsua emateko elkarrizketa politikak sustatu zituena, mundu osoko ehunka pertsonalitatek aitortu duten moduan", tartean "Bakearen Nobel Saria jaso dugun batzuek", gaineratu du gutunean.

Argentinarrak uste du Arnaldo Otegiren eskubide politiko guztiak errespetatu behar direla, bere alderdiaren eta euskal herritarren ordezkari izateko eskubidea, datozen hauteskundeetan hautagai izateko proposatzen badute.

Gainera, Perez Esquivelek "euskal gatazkaren irtenbide baketsua" lehenestea eskatu dio Espainiako Estatuari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi albisteak Politika albisteak Alderdi politikoak bideoak Eguneko albisteak