Politika -

XV. Asanblada Nazionala

Etxeratek salatu du senideak daudela sakabanaketaren 'jomugan'

Hala, "sakabanaketaren ondorioak zuzenean pairatzen dituztenak" direla azpimarratu du.

Etxeraten XV. Asanblada Nazionala, Gasteizen. Argazkia: Efe
Etxeraten XV. Asanblada Nazionala, Gasteizen.
Etxeraten XV. Asanblada Nazionala, Gasteizen. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxerat euskal presoen senideen elkarteak adierazi du "salbuespeneko kartzela-politikaren jomugan" jarraitzen dutela, horiek direlako "sakabanaketaren ondorioak zuzenean pairatzen dituztenak".

Etxeratek XV. Asanblada Nazionala egin du gaur Gasteizen, "Ametsetatik ekintzetara" lelopean.

Prentsaren aurrean irakurritako agiri batean azaldu duenez, presoen senideen eta gertukoen egoera duela hamabost urteko "berbera" da, elkartea sortu zeneko berbera, alegia.

"Salbuespeneko kartzela-politika baten biktima izaten jarraitzen dugu, eta ondorio fisiko, psikiko eta ekonomikoak areagotu egiten dira denborak aurrera egin ahala", gaineratu du.

Etxeraten ordezkariak azpimarratu du egungo kartzela-politika defendatzen dutenen jarrerak ez duela errazten sakabanaketaren amaiera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak Gasteiz berriak Eguneko albisteak