Politika -

Inbestidura

Bi orduz egon dira bilduta Sanchez eta Iglesias

PSOEko eta Podemoseko buruzagiek bilera egin dute, sozialistek Ciudadanosekin duten ituna baztertu gabe berriro negoziatzea posible den aztertzeko.

PSOEko idazkari nagusia eta Podemoseko buruzagia, Kongresuko Martinez Noval aretora bidean. EFE
PSOEko idazkari nagusia eta Podemoseko buruzagia, Kongresuko Martinez Noval aretora bidean. EFE
Pedro Sanchez eta Pablo Iglesias Kongresuan bildu dira

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia eta Pablo Iglesias Podemoseko buruzagia berriz bildu dira gaur, sozialistek Ciudadanosekin duten ituna baztertu gabe berriro negoziatzea posible den aztertzeko.

Bilera Diputatuen Kongresuan hasi da, 10:30ean, eta bi ordu iraun du. Duela hilabete bat Podemosek negoziazioak bertan behera utzi zituen, PSOEk eta C?sek akordioa sinatu ondoren, Sanchezen inbestidura lehen saiakeraren bezperan.

PSOEko buruzagia hitzordura joan da atzo Albert Rivera Ciudadanoseko presidentearekin bildu ondoren. Bi alderdien arteko akordioa indarrean dagoela berretsi zuten buruzagiek.

PSOE, Podemos eta Ciudadanosen arteko ituna edo gobernua ?valentziar erara?

Sanchezek Iglesiasi irtenbide bakarra PSOE, Podemos eta C?sen arteko itun bat dela esango ziola aurreratu zuen buruzagi sozialistak.

Iglesiasek, ostera, Valentziako Gobernuaren tankerako Exekutibo zentrala nahi du, ezkerreko beste alderdiekin, alegia. Hala, Ciudadanos bazterrean utzi nahi du Podemoseko buruzagiak. Horretarako, aldebiko negoziazio bati ateak zabaltzeko eskatuko ziola esan zuen Iglesiasek.

 

Sanchezen eta Iglesiasen arteko bilera erabakigarria izango da, maiatzaren 2a baino lehen gobernua osatzeko aukera dagoen jakiteko. Inbestidura edo hauteskunde berriak deitzeko epemuga da hori.

PSOEko eta Podemoseko buruzagiak otsailaren 5ean bildu ziren azkenekoz, erregeak Sanchezi gobernua osatzeko ardura eman eta egun gutxi batzuk geroago.

Pedro Sanchez Pablo Iglesias liburua efe

Pedro Sanchez Pablo Iglesias liburua efe

Carlos Jimenez Poyatoren 'Historia del Baloncesto de España' liburua opariu dio Pablo Iglesias Podemoseko buruzagiak Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiari bileraren atarian. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PSOE Alderdi politikoak Pedro Sánchez argazkiak