Politika -
Gipuzkoa
Atxilotu bat Errenterian jihadimsoarekin lotura duelakoan
Atxilotua “erradikalizazio prozesu jihadista” batean murgildurik zegoela jakitera eman dute Segurtasun Saileko iturriek.
Agentziak | Erredakzioa
Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du gaur Errenterian (Gipuzkoa), Internet bidez jihadismo delituekin zerikusia duelakoan, terrorismoaren aurkako borrokako iturriek jakinarazi dutenez.
Iturri berak azaldu duenez, atxilotuak terrorismo jihadistaren inguruko informazioa Interneten biltzen zuen.
Atxilotua “erradikalizazio prozesu jihadista” batean murgildurik zegoela jakitera eman dute Segurtasun Saileko iturriek.
Pertsona bat Errenterian atxilotu eta ikerketa bat abiatu dutela baieztatu du Segurtasun Sailak, baina ez du informazio gehiagorik eman; izan ere, auzia “sumario-sekretupean” dago.