Politika -

Polemika

TV3k kendu egin du Molinerrek Konstituzioa erretzen duen uneko bideoa

Fiskaltzak erabaki du ez duela ofizioz ikertuko. Idazle eta kazetaria 'Els Matins' saioko kolaboratzailea da, eta "gaurkotasun sozial eta politikoaren kritika satirikoa eta ironikoa" egiten du.

Empar Molinerrek barkamena eskatu du Konstituzioa erretzeagatik

1:23

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Televisio de Catalunyak atsekabea agertu du Empar Moliner kazetari eta idazleak TV3ko saio batean Konstituzioaren ale bat erre izanak mina egin zezakeelako, baina Auzitegi Konstituzionalaren jardueraren "salaketa metaforikoa" izan zela azaldu du.

Kataluniako telebistak prentsa-ohar batean azaldu duenez, TV3ko "Els Matins" saioko atzoko irudiak kendu egin dituzte webgunetik eta ez ditu euren esku dauden kateetan berriro emango.

Empar Molinerrek Espainiako Konstituzioaren ale bat erre zuen aipatu saioan Auzitegi Konstituzionalak pobrezia energetikoaren kontra Kataluniako Gobernuak hartu dituen erabaki batzuen kontra hartutako neurriengatik.

Televisio de Catalunyak azpimarratu du Empar Moliner "Els Matins"en kolaboratzailea dela, eta bertan, "saioaren amaierako umore tartean, kritika satirikoa eta ironikoa" egiten duela gaurkotasuneko gaien inguruan.

Gaineratu duenez, atzoko saioan "Molinerrek Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaren salaketa metaforikoa egin zuen".

Fiskaltza ez da sartuko

Bartzelonako Fiskaltzak ez du ofizioz ikerketarik abiatuko idazlearen aurka. Epaitegiko iturriek azaldu dutenez, Bartzelonako Fiskaltzak ez du oraindik Molinerren aurkako salaketarik jaso.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Telebista Euskal Herrian Gaurko azken orduko albistea