Politika -
Noos auzia
Campsek ukatu egin du Urdangarin eta Barberarekin Zarzuelan bildu zela
Gaineratu duenez, Urdangarinek ez zion Valentzian hainbat goi-bilera antolatzeko asmorik helarazi: "Ez goi-bilerak ez ezer, sekula ez dit halakorik proposatu".
agentziak | erredakzioa
Francisco Camps Valentziako Generalitatearen presidente ohiak Noos auzia epaitzen ari den auzitegiaren aurrean esan du sekula ez zela Iñaki Urdangarinekin eta Rita Barbera Valentziako alkate ohiarekin Zarzuela Jauregian batzartu.
Campsek Palmako Auzitegian lekuko gisa deklaratu du eta esan du "inoiz ez" dela Noos Institutuko ordezkariekin bildu, ez Iñaki Urdangarinekin ez Diego Torresekin.
Torresek auziaren instrukzio fasean aipatu zuen Zarzuela Jauregiko bilera ukatu du hain zuzen ere, eta gaineratu Urdangarinek ez ziola Valentzian hainbat goi-bilera antolatzeko asmorik helarazi: "Ez goi-bilerak ez ezer, sekula ez dit halakorik proposatu".
Valencia Summiten truke, Noos Institutuak 3,2 milioi euro jaso zituen Valentziako administrazioaren eskutik.
Noos auziaren epaiketa 33. saiora iritsi da gaur, eta zortzi lekuko daude deituta, tartean Camps presidente ohia eta Jesus Ignacio Blanco Esquerra Unidaren diputatu ohia.