Politika -

Agiria

EPPK-k hausnarketa egingo du, eman beharreko urratsak erabakitzeko

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak dio "aro erabakigarria" dela eta, ondorioz, presoek hausnarketa egingo dutela, "hurrengo urratsak zein norabidetan" eman aztertu eta "erabakiak hartzeko".

Joan den urtarrilean dispertsioaren kontra Bilbon egindako manifestazioa. Argazkia: EFE
Joan den urtarrilean dispertsioaren kontra Bilbon egindako manifestazioa. Argazkia: EFE
Joan den urtarrilean dispertsioaren kontra Bilbon egindako manifestazioa. Argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak dio “aro erabakigarria” bizi dugula Euskal Herrian eta presoek “hausnarketa” egingo dutela, “hurrengo urratsak zein norabidetan” eman erabakitzeko.

Berria eta Gara egunkarietara bidalitako agirian, EPPK-k datorren igandean Bilbon izango den manifestazioari babesa agertu dio. Mobilizazioa 1.600 preso ohik, errefuxiatu ohik eta deportatu ohik deitu dute, ‘Amnistiaren bidean, euskal preso eta iheslariak etxera’ lelopean.

EPPK-k ondokoa adierazi du bere agirian:

"'Presoen gaiak’ azken urteotan kokapen zaila izan du gatazkaren konponketaren eta askapen borrokaren baitan, Ezker abertzalearen ‘arazo’ bilakatuta ikusi nahi izan baitute Euskal Herriaren askatasunaren etsaiek. Badirudi, oraingoan ekuazioa askatzeko formula aurkitzeko bidean gaudela".

"Aurrerantzean, beste batzuetan bezalaxe, Euskal Herriaren independentzia lortzeko bidean, kartzeletan bataila garrantzitsua jokatuko dela deritzogu. EPPK-ko kideok kontziente gara horretaz, eta arduraz jokatuko dugu".

"EAEko lehendakari Urkulluk eman du berriki esan genuenaren froga argia, deportazioa eta sakabanaketaren arteko bereizketa eginez, 90. hamarraldiko PNVren 'Madriletik gora' ospetsua berreskuratuz. Gure eta gure senide eta lagunen eskubideen urraketaren enkantea eginez".

"EPPK-ko kideok Espainiako agintariei eskatua diegu Zaballako kartzelara eramanak izan nahi dugula; gure nahi hori kontuan hartu eta beren esku dagoena egin dezatela eskatzen diegu beraz bi biei, bai Urkulluri eta bai Barkosi, gure eskubideengatik ez bada, gure hurkoen sufrimenduari amaiera emateko eta Euskal Herrira bakea ekartzen laguntzeko urrats gisa".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Presoak argazkiak ETA albisteak Eguneko albisteak