Politika -

Bizkaia

Ganemos Erandioko zinegotziek ez dute alderdiaren zirkulua utzi

Hiru zinegotzik alderdia utzi zuela zioen informazioa ukatu du Ganemos Erandiok ohar batean.

AGentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ganemos Erandioko ezein zinegotzik ez du alderdiaren zirkulua utzi, Podemos Euskadik Erandion duen udal taldeak ohar batean zehaztu duenez. Izan ere, atzo albiste agentzia batzuek hiru zinegotzik zirkulua utzi zutela jakinarazi zuten, oinarriekin "tirabira politiko eta teknikoak eta antolaketa mailako arazoak" zituztela argudiatuta.

Informazio horren arabera, Margari Vicente, Arantxa Cenitagoia eta Jonathan Perez zinegotziek utzi zuten alderdia. Informazio hori ezeztatzeko oharra bidali du astearte honetan Ganemos Erandioko udal taldeak.

eitb.eus-era bidalitako agirian "demokraziaren aurkako metodoak erabilita, eta alderdiaren kode etiko eta araudia bazter utzita, udal taldearen lana oztopatu eta ahultzeko estrategia" inposatu nahi duten horien jarduna salatu du Ganemos Erandiok.

Hori hala, 2015eko udal hauteskundeetan erandiotarrekin hartutako konpromisoa berretsi dute. Euren hitzetan, "Ganemos Erandiok lanean jarraituko du eta Erandioko Zirkulutik hel daitezkeen iradokizunak, hobetzeko gomendioak eta informazio eskeak erantzuteko prest dago".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Erandio albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi