Politika -

64 herri, alde

Ipar Euskal Herriko elkargo bakarra, gertuago

Baiezkoa eman duten herriek biztanleriaren erdia ordezkatzen dute dagoeneko, baina beste 15 herriren babesa behar da orain Frantziako Gobernuak jarritako bigarren baldintza betetzeko.

Baionako Udalbatzaren bozketa. Artxiboko irudia: EiTB
Baionako Udalbatzaren bozketa. Artxiboko irudia: EiTB
Baionako Udalbatzaren bozketa. Artxiboko irudia: EiTB

Euskadi Irratia | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Euskal Herrian gertuago dago Herri Elkargo bakarraren sorrera, Euskadi Irratiak azaldu duenez. Frantziako Gobernuak jarritako bi baldintzetako bat bete dute, baiezkoa eman duten herriek biztanleriaren erdia ordezkatzea.

Behe Nafarroako Aiziritze herriaren aldeko botoekin lortu da 149.300eko langa gainditzea.

Bete beharreko bi baldintzetako bat da hori; bestea 158 herrien erdien baiezkoa lortzea. Orain artean, bozkatu duten 82 herrietatik 64k egin dute elkargoaren alde.

Beste 15 herriren babesa behar da bigarren baldintza ere betetzeko. Datorren urteko urtarrilaren 1ean jarriko litzateke martxan Ipar Euskal Herriko elkargo bakarra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iparraldea bideoak Eguneko albisteak Jean-René Etchegaray azken ordukoa