Politika -
Operazioa
Lau pertsona atxilotu dituzte Madrilen jihadistak erakartzea egotzita
Atxiloketak Pinton, Ciempozuelosen eta hiriburuan egin ditu Guardia Zibilak. Hiru atxilotu marokoarrak dira eta bat espainiarra.
Agentziak | Erredakzioa
Guardia Zibilak lau pertsona atxilotu ditu Madrilen azken orduetan, jihadistak erakartzea eta doktrinatzea leporatuta, Barne Ministerioak agiri batean jakitera eman duenez.
Atxiloketak eta miaketak Pinto eta Ciempozuelos udalerrietan eta hiriburuan bertan egin dituzte. Hiru atxilotu marokoarrak dira eta laugarrena espainiarra da.
Interneten propaganda zabaltzen omen zuen taldeak, zenbait atariren eta berehalako mezularitza-aplikazioen bidez.
Doktrinamendua eta erradikalizazioa
Sistema horrekin, ustez, ehunka pertsona erakartzen zituzten. Talde txikiak aukeratu eta pertsona horiek doktrinatu eta erradikalizatzeko prozesu batean murgiltzen zituzten.
Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak eta 3. epaitegiak zuzendu dute operazioa.
Aurten ia 20 pertsona atxilotu dituzte Espainian terrorismo jihadistarekin lotura zutelakoan.