Politika -

E26-ko hauteskundeak

Alderdiek ez dute gastuak murrizteko akordio zabalik lortu

Publizitatean, karteletan eta hesietan murrizketak egitea erabaki dute, baina ez dira ados jarri boto-txartelen banaketan.

Boto-txartela hautetsontzian sartzen. Argazkia: Efe
Boto-txartela hautetsontzian sartzen.
Boto-txartela hautetsontzian sartzen. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdiek aurreakordioa egin dute hauteskunde-kanpainako publizitatean, karteletan eta hesietan murrizketak egiteko ekainaren 26ko hauteskunde orokorrei begira, baina ez dira ados jarri boto-txartelen banaketan ('mailing'a).

Kongresuan gastuak murrizteko itun bat egiteko asmoz elkartu diren alderdietako ordezkariek jakinarazi dutenez, datorren asteazkenean, hilaren 11n, berriro batzartuko dira desadostasunak konpontzeko asmoz.

Izan ere, 'mailing'aren inguruan ez daude ados, baina horrez gain, oraindik ez dute erabaki gehienezko gastuaren murrizketa legeak ezartzen duen kopuruari egin behar zaion ala aurreko kanpainan izan zen gastu errealari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hauteskunde orokorrak Espainia albisteak Eguneko albisteak