Politika -

Ekitaldi politikoa BEC-en

Iglesias: 'Akordioak hobeak dira erabakitzeko eskubidea aitortuta'

Pablo Iglesias Barakaldoko BECen izan da ostiral honetan, Ahal Duguren ekitaldi politikoan.

Pablo Iglesias Ahal Duguk Barakaldoko BECen egindako ekitaldian. Argazkia: EFE
Pablo Iglesias Ahal Duguk Barakaldoko BECen egindako ekitaldian. Argazkia: EFE
Pablo Iglesias Ahal Duguk Barakaldoko BECen egindako ekitaldian. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Iglesiasek “herrien eta pertsonen erabakitzeko eskubidea” defendatu du, “Euskadin, Katalunian edo Madrilen”.

Podemoseko buruzagia Barakaldoko BEC erakustazokan izan da, Ahal Dugun antolatutako ekitaldi politikoan. Lehen aldia da Iglesiasek bere alderdiak Euskal Autonomia Erkidegoan egindako ekitaldi baten parte hartzen duela.

“Immobilismoan oinarritzen diren eliteek hamarkadak daramatzate Espainiako Gobernua euren artean partekatzen eta oraindik ez dute ulertu denak hobeto funtzionatzen duela jendeari entzunez, ez dute ulertu akordio guztiak eraginkorragoak direla herrien eta pertsonen erabakitzeko eskubidean oinarrituta”.

Ekainaren 26ko hauteskunde orokorren harira, Podemoseko idazkari nagusiak esan du espero duela bozak errepikatu behar izana inorentzat “amesgaizto” ez izatea. “Helburua Rajoy eta bere politikak Moncloa Jauregitik kanporatzea da”, azpimarratu du.

Gauzak horrela, Gobernua osatzeko bi aukera baino ez daudela nabarmendu du: “batean, PP egongo litzateke, eta hori Podemosekin bateraezina da; eta bestean, Podemos, PSOE eta talde progresista guztiak egongo lirateke”.

Ildo horretan, Iglesiasek erantsi du Alderdi Sozialistak ekainaren 26tik aurrera zer egingo duen argitu behar duela. “Gu PPrekin ez gara inora joango eta alderdi laranjarekin (Ciudadanos) ere ez”, ohartarazi du.

Horrez gain, Euskal Herriko eta Kataluniako alderdi politikoekin elkarrizketak abiarazteko asmoa iragarri du, “ez Gobernuan egoteko, baina bai inbestidura ahalbidetzeko”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Pablo Iglesias Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Podemos Ahal Dugu Nafarroa