Politika -
Gertakizuna
Umetxo baten heriotza ikertzen ari da Polizia Madrilen
Hainbat lesio zituela ospitaleratu zuten haurra, eta bertan hil zen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Espainiako Poliziak ikerketa abiatu du, atzo Madrilgo ospitale batean hil zen 20 hilabeteko umetxo baten heriotza argitzeko. Izan ere, haurrak hainbat lesio zituen ospitaleratu zutenean.
EFE agentziak azaldu duenez, Carabanchel auzoko osasun zentroak Poliziari deitu zion atzo, 01:45ean, haurra hil berri zela, tratu txarren biktima izan zitekeen susmoa baitzuten, eta aurreko astean ere antzeko arrazoiak tarteko artatu behar izan zutelako.
Agenteak bertaratutakoan, ikerketa abiatu zuten. Umearen gurasoek heriotzarekin zerikusirik ote duten argitu nahi dute.
Nolanahi ere, autopsiak ez du argitu haurtxoaren heriotza nahita eragindakoa izan den, eta ez du baztertu istripua izan izana.