Politika -

Auzitegi Nazionala

Ekineko zortzi auzipetuk espetxea saihesteko akordioa erdietsi dute

Fiskalarekin eta AVT eta Dignidad y Justicia akusazioekin adostu duten akordioari esker, bi urtera arteko zigorrak jaso dituzte.

Auzipetuak, Auzitegi Nazionalaren atarian. Argazkia: Efe
Auzipetuak, Auzitegi Nazionalaren atarian.
Ekineko 9 akusatuak ez dira kartzelara joango

1:19

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalean epaitu behar zituzten Ekineko bederatzi ustezko kideetako zortzik bi urtera arteko zigorrak onartu dituzte, espetxea saiheste aldera, akusazioekin akordioa lortu ostean. Bederatzi urteko zigorrak eskatzen zituzten hasiera batean.

Fiskalarekin eta AVT eta Dignidad y Justicia akusazioekin akordioa adostu ondoren etorri da zigor hori.

Ugaitz Elizaran Aguilar bederatzigarren auzipetuaren kontra 12 urteko zigorra eskatzen zuten, delitua berriro egiteagatik, baina akordioa egin du Fiskaltzarekin bi urte eta hiru hileko zigorra jasotzeko. Horrek espetxeratzea eragin lezake, baina Fiskaltza eta akusazioak baldintzapeko askatasuna ematearen alde agertu dira.

Aurreko apirilaren 14an Ekineko Nafarroako beste bost auzipetuk ere antzeko akordioa lortu zuten, 10 urteko espetxealdia saihesteko.

Orduan bezalaxe, akusatuek esan dute indarkeriari uko egiten diotela biktimen mina eta sufrimendua konpontzeko, eta gertakariak aitortu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak ETA gaur Eguneko albisteak