Politika -

Punica auzia

Granadosek dirua eman zuen bere bulegoan Suitzan zuritzeko

Michael Trevor Langdon enpresariak hala aitortu zuen Eloy Velasco Punica auziko epailearen aurrean, 2015eko urrian. Langdonek BNP eta VP Suitzako bankuentzako bezeroak lortzen zituen Espainian.

Francisco Granados. Artxiboko irudia: EiTB
Francisco Granados. Artxiboko irudia: EiTB
David Marjalizak alderdi gehienak seinalatzen ditu

1:27

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisco Granadosek dirua eman zion Madrilgo Erkidegoko Garraio Kontseilaritzaren bulegoan artekari bati, ondoren, 2003an, Suitzan zabaldu zuen kontu batera eramateko eta zuritzeko. Operazioak eskudirutan egiten ziren beti, “arrastorik” ez uzteko.

Michael Trevor Langdon enpresariak hala aitortu zuen Eloy Velasco Punica auziko epailearen aurrean, 2015eko urrian. Langdonek BNP eta VP Suitzako bankuentzako bezeroak lortzen zituen Espainian.

Trukean, diruaren % 0,5 irabazten zuen artekariak. Horrela, Langdonek ordain-operazioak egiten zituen. Espainiako herritarrek jatorri iluneko dirua ematen zioten, Suitzako kontu batera transferitzeko.

Marjalizak 10 milioi zituen Suitzako BNPn

Bost urtean, milioi bat euro baino gehiago zuritu zituen operazio anitzetan. Besteak beste, Granadosi eta haren bazkide eta lagunari, David Marjalizari, lagundu ziela onartu du artekariak. Langdonen hitzetan, Marjalizak “10 bat milioi euro” zituen Suitzako BNPn, 2011n.

Kontseilari ohiak kontu bat zabaldu zuen BNPn 2003an, baina, Langdonen ahotan, aurretik ere kontuak zituen atzerrian. Marjalizak, aldiz, geroago ireki zuen kontua, Granadosek gomendatuta. “Granadosek beste bezero posible bat zuela azaldu zidan; Marjaliza txikitako laguna zen”, esan zuen epailearen aurrean.

2006an, “Madrilgo Erkidegoan gora egiten ari zela ikusita”, kontua ixtea erabaki zuen Granadosek, “Espainiatik at baimenik gabeko kontu bat izatea ez delako zentzuzkoa”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PP Espainia gaur Madril gaur Suitza albisteak gaur