Politika -

DIMISIOAK

Nafarroako suhiltzaileen zuzendari nagusiek dimisioa eman dute

Dimisioa "kudeaketa desadostasunengatik" eman dutela esan dute zuzendariek. Gobernutik aldiz, exekutibotik proposatutako oposizio publikoengatik izan dela esan dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suhiltzaileen zuzendari nagusiek dimisioa eman dute “kudeaketa desadostasunengatik”, batez ere, suhiltzaileen oposaketengatik, halaxe esan du Ana Ollo, Nafarroako Gobernuko bozeramaileak. Era berean, dimisioa eman dutenen ordezkapena modu “ordenatuan” egingo dela esan du Ollok.

Zehazki, Victor Rubio, suhiltzaileen zerbitzuko zuzendariak, Juan Carlos Cisneros, ikuskatzaileen eta prebentzioko nagusiak, David Ruiz, hezkuntza saileko nagusiak; eta Pedro Zaro, sihultzaile parkeetako eta kanpainetako sailaren nagusiak eman dute dimisioa.

Ollok esan duenez, dimisio hauek ez dira eman Nafarroako Larrialdietarako Agentzia desagertu delako, izan ere, agentzia hau duela urte pare bat soilik sortutakoa da, eta hori kentzea, aurreko urteetako egoerara bueltatzea izan delako.

Ollo sailburuak aldiz, suhiltzaileen oposaketa publikoen gaian desadostasunak izan direla onartu du, presidentziako departamenduak 30 plazarako sortzea proposatu du.

Hala ere, lasaitasunerako mezu bat zabaldu nahi izan du Ollok, izan ere, “beste modu baten izan ezin daitekeen moduan, ordezkatzeak modu ordenatuan izango dira eta ez dute zerbitzuan inolako kalterik eragingo”.

Bozeramailearen arabera, Nafarroak “momentu zaila” bizitzen ari da, urteetan zehar langileen kopuruan defizita daukalako eta, ekonomia egoeragatik eta araudi ezberdinengatik ezin izan delako lanpostu horiek bete.

Gobernuak, suhiltzaileen zuzendariek eta nagusiek hartutako erabakia errespetatzen duela esan du eta, modu berean, exekutiboak gaur egungo “egoera zailaren” aurrean kudeaketa arduratsua egin behar duela gogorarazi du bozeramaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Nafarroako albisteak Gaurko azken ordukoa Nafarroako Gobernua Suhiltzaileak azken ordukoa