Politika -
Eusko Legebiltzarra
Aitor Casado izango da Rodolfo Aresen ordezkoa
Aitor Casado sozialistak datozen egunotan hartuko du Rodolfo Aresek Eusko Legebiltzarrean utzitako eserlekua.
agentziak | erredakzioa
Aitor Casado sozialistak Rodolfo Aresek Eusko Legebiltzarrean utzitako eserlekua hartuko du datozen egunotan. PSE-EEko buruzagi historikoak atzo iragarri zuen Eusko Legebiltzarrean 22 urtez bete duen eserlekua utziko duela, "arrazoi pertsonal eta politikoak" direla eta.
Casadok 35 urte ditu, Barakaldon jaio zen eta Euskadiko Gazte Sozialisten idazkari nagusia izan zen, 2008 eta 2012 bitartean; legebiltzarkide ere izan zen epe horretan.
Legebiltzarra utzi eta gero, proiektu pribatuak abiatu zituen, eta orain Gasteizko ganberara itzuliko da.
Atzokoa Aresek Eusko Legebiltzarrean eman duen azken osoko bilkura izan zen, eta familiarekin denbora gehiago egoteko doala esan zuzen bertan. Hala ere, politikan jarraitzeko asmoa duela iragarri zuen, alderdian lanean jarraituko baitu.