Politika -

Nafarroa

Antsoainen ikurrina jarri izana legezkoa dela ebatzi du epaile batek

Horregatik, epaileak atzera bota du Estatuko Abokatutzak aurkeztutako helegitea.

Ikurrina
Ikurrina
Ikurrina

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antsoaingo jaietan Udalak udaletxean ikurrina jarri izana ez dela lege iruzurra uste du Iruñeko administrazio-auzietarako 1. epaitegiko epaileak, eta, horrenbestez, atzera bota du Estatuko Abokatutzak jarritako helegitea, EH Bilduk jakinarazi duenez.

Hain zuzen ere, irailaren 17an jarri zuen ikurrina udalak, jaien hasierako txupinazoan.

Koalizio abertzalea pozik agertu da epailearen erabakiarekin, “urrats argia” baita “bizikidetzarako bidean”.

“Porrot egin du pertsonen sentimendu zilegiei eragiten dien kontu bat auzitara eraman duenak”, esan du, UPNri buruz, eta alderdi horri euskal banderarekin “tematuta” dagoela gaineratu du.

EH Bilduk azaldu du lan egingo duela Ikurren Legea aldatzeko, “egungo arauaren ukapenak, debekuak eta bazterketak gainditzeko”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea albisteak Eguneko albisteak Ikurrina Antsoain albisteak