Politika -
Nafarroa
Atxilotu bat Atarrabian, torturaren aurkako mural bat pintatzeagatik
Polizia Nazionalak pertsona bat atxilotu du larunbat honetan Atarrabian, tortura salatzen duen horma-irudi baten pintaketan parte hartzeagatik.
eitb.eus
Polizia Nazionalak pertsona bat atxilotu du larunbat honetan Atarrabian, tortura salatzen duen horma-irudi baten pintaketan parte hartu izanagatik.
Guztira hogeita hamar pertsona inguru aritu dira gaur goizean Atarrabian torturaren aurkako horma-irudi bat pintatzen. Une jakin batean, Polizia Nazionala bertaratu da, eta jendea identifikatzeari ekin ostean pintatze-lanetan ibili den gazte bat atxilotuta eraman dute.
Horma-irudia aztnugal hitza ('laguntza' alderantziz) eta tortura hitza zirrimarratuta irakur zitezkeen, Mikel Zabalzaren omenez Agoitzen egindakoaren gisara. Agoitzeko horma-irudi hori ezabatzeko agindu dio Gobernu Ordezkaritzak Agoizko Udalari, "Estatuko Segurtasun Indarrei tortura leporatzen jarraitzea galarazi" nahi duela argudiatuz.