Politika -

Frantzia

Fresneseko gizonezko euskal presoek gose greba bertan behera utzi dute

Bien bitartean, emakumezkoen moduluan dauden euskal presoek protestari eutsiko diete Itziar Moreno presoaren lekualdatzea gauzatu arte.

Fresneseko espetxera martxa egin zuten atzo. Argazkia: EiTB
Fresneseko espetxera martxa egin zuten atzo. Argazkia: EiTB
Ezker abertzaleko kideak Fresneseko espetxera joan dira

0:23

EITB.EUS | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fresneseko (Frantziako Estatua) espetxeko gizonezkoen moduluan dauden ETAko bost presoek bertan behera utzi dute duela 19 egun hasitako gose greba mugagabea, Etxeratek ohar bidez jakinarazi duenez.

Euren senideek Etxerati azaldu diotenez, kartzela horretako zuzendaritzak Itziar Moreno presoa espetxez aldatuko dutela ziurtatu ondoren hartu dute erabakia. Itziar Moreno espetxe horretan dagoen euskal presoa isolamendutik atera dezaten eskatzeko abiatu zuten protesta eta kartzela aldaketa horrek presoa isolamendutik ateratzea ekarriko ei du.

Bien bitartean, emakumezkoen moduluan dauden euskal preso politikoek protestari eutsiko diete Itziar Morenoren lekualdaketa gauzatu arte. Zehatz-mehatz esanda, bik gose greban jarraituko dute eta hirugarrenak, ostera, kartzelak eskaintzen dizkion otorduei uko egiten jarraituko du.

Itziar Moreno beste emakumezko euskal preso politikoak dauden kartzela batera lekualdatuko dutela hitz eman ei du espetxeko zuzendaritzak.

Presondegiko bizi baldintzak hobetzea eskatzeko hasitako protesten "sustatzaile nagusi" izatea egotzita sartu omen zuten Itziar Moreno isolamendu gelan maiatzaren 2an.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak Frantzia berriak ETA Gaurko azken ordukoa