Politika -

Katalunia

Manifestazioa Bartzelonan, hainbat legeren baliogabetzea salatzeko

Era guztietako 60 eragile baino gehiagok parte hartu du protesta ekitaldian. Auzitegi Konstituzionalak Katalunian onartutako hainbat lege bertan behera utzi ditu berriki.

Konstituzionalaren azken erabakien aurka egin dute Bartzelonan

0:58

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka lagun elkartu dira gaur Bartzelonako kaleetan eskubide sozialen alde eta Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako parlamentuak onartutako hainbat lege bertan behera utzi dituela salatzeko, Rajoyren Gobernuak jarritako helegiteen ondotik.

60 eragile baino gehiagok egin dute bat "Eskubideak ez dira baliogabetzen: lan duina, eskubide sozialak eta egiazko demokrazia" lemapean egin den mobilizazioarekin eta aipaturiko elkarte horietako ordezkariek izan dira buruan.

Bigarren lerroan hainbat ordezkari politikok Kataluniako bandera erraldoi bat eraman dute. PPk eta Ciudadanosek salbu, Kataluniako alderdi guztiek egin dute bat gaurko mobilizazioarekin; hain zuzen ere, manifestazioan izan dira Carme Forcadell Kataluniako parlamentuko presidentea, Oriol Junqueras Generalitateko presidenteordea eta ERCko buruzagia, Neus Munte Generalitateko bozeramailea, Josep Rull kontseilaria eta Jaume Asens Bartzelonako alkateordea.

Informazio gehiago, laster

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Albisteak Auzitegi Konstituzionala