Politika -

FALANGE KANPOAN GELDITU DA

Arabako Hauteskunde Batzordeak Falangeren hautagaitza erretiratu du

Arabako Hauteskunde Batzorde Probintzialak irregulartasunak antzeman ditu alderdi politikoak hauteskundeetarako aurkeztu dituen abaletan.

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Hauteskunde Batzorde Probintzialak irregulartasunak antzeman ditu Falange alderdiak hauteskunde orokorretarako aurkeztu dituen abaletan eta ondorioz, alderdiaren hautagaitza bertan behera gelditu da.

Hauteskunde Batzordearen arabera, Falangek aurkeztutako 255 abalen artean besteak beste,  iaz irailean hil zen pertsona bat agertzen da eta, beste kasu askotan jaiotza datak ere ez datoz bat sinadurekin.

Falangek bere aldetik, 48 orduko epea dauka Batzordeak erabakitakoa administrazio auzi prozesutik errekurritzeko.

Bestalde, Arabatik aurkeztu diren beste 12 hautagaitzak onartuta daudela eta bihar Estatuko Aldizkari Ofizialean argitarako direla esan du Hauteskunde Batzordeak.

Oraingo Hauteskunde Orokorretarako 13 zerrenda aurkeztu dira Arabatik (Abenduko hauteskundeetan 14 izan ziren): EAJ, EH Bildu, PP, PSE-EE, PACMA, PCPE, Ciudadanos, Falange, UPyD, Vox, Recortes Cero, Libertad Navarra y Unidos Podemos.

De los que concurrieron el 20 de diciembre no lo hacen ahora Escaños en Blanco ni Ongi Etorri, y sí lo hacen y no se presentaron en 2015 Vox y Falange.

Abenduan aurkeztu ziren Ongi Etorri eta Aulki Zuriak oraingoan ez dira aurkeztu baina, bai ordea, Falange eta Vox.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Albisteak Araba Espainiako hauteskunde orokorrak Gasteiz Albisteak