Politika -

Ekainaren 26ko hauteskundeak

Senatari ohiek 8.345 euro kobratuko dituzte hauteskundeak egin arte

Orain kargua galdu duten parlamentariek egunean 154,54 euro jasoko dituzte, berriz ere senatari izan arte.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abenduaren 20ko hauteskundeetan izendatutako eta orain kargua utzi behar izan duten senatariek 8.345,16 euro kobratuko dituzte ekainaren 26ko hauteskundeak egin arte, kaleratze kalte-ordain gisa. 181 senataritik, 13k baino ez diote uko egin diru horri.

Gehienak hautagaiak izango dira berriz ekainaren 26ko hauteskundeetan, eta, horrenbestez, asko karguan izango dira berriro hilabete barru.

Hain zuzen ere, egunean 154,54 euro kobratuko dituzte, maiatzaren 3tik (egun horretan desegin zuten Senatua) ekainaren 26ra arte. Hori bai, diru hori kobratzea ez da bateragarria edozein soldatarekin, bai sektore pribatuan, bai publikoan.

Senatua desegin ostean eserlekurik gabe geratu diren eta bestelako diru-sarrerarik ez duten parlamentariek dute eskubidea kalte-ordain hori kobratzeko. Diputazio Iraunkorrean daudenek, ordea, ezin dute, ohiko soldata jasotzen baitute oraindik.

Oro har, senatari ohi guztiek eskatu dute kalte-ordaina, 13 izan ezik: Rosa Maria Lopez Alonso (PSOE), Josep Rufa (ERC), Tomas Marcos (Ciudadanos) eta PPko hamar.

Orain senatari kargua galdu duten pertsonek maiatzean jaso zuten azken soldata, eta hauteskundeen biharamunean, ekainaren 27an, hasiko dira berriz soldata sortzen.

Kalte-ordaina ez da automatikoki ematen senatari ohi guztiei; eskatu egin beharra dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Hauteskunde orokorrak Espainia albisteak Eguneko albisteak