Politika -
Auzitegi Nazionala
ATAko lau kide atxilotu ditu Ertzaintzak
Sendoa Jurado, Ziortza Fernandez Larrazabal, Zaloa Respaldiza Ondovilla eta Isabel Delgado San Jose dira, polizia-iturrien arabera, atxilotutakoak.
agentziak | erredakzioa
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduko lau kide atxilotu ditu gaur Ertzaintzak, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Andreu epaileak eskatuta. Orain gutxira arte ATA (Amnistia Ta Askatasuna) bezala ezagutu den mugimenduko lau kide horiek Auzitegi Nazionalera deklaratzera joan behar izan zuten, baina ez ziren joan.
Sendoa Jurado Garcia, Ziortza Fernandez Larrazabal, Zaloa Respaldiza Ondovilla eta Isabel Delgado San Jose dira, polizia-iturrien arabera, atxilotutakoak.
Martxoaren 29an, Fernando Andreu Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak deklaratzera deitu zituen, Bilbon 2015eko abuztuan ATAk egindako manifestazio batean terrorismoa goraipatzeko delitua egin ote zuten epaitzeko.
Ez ziren deklaratzera joan, eta beren asmoa aurretik azaldu zuten prentsaurrekoan. Beraz, Andreu epaileak biharko deitu ditu berriro, eta deklaratzera joango direla bermatzeko eman omen du horiek atxilotzekon agindua. Ertzaintzak gaur goizean atxilotu ditu.