Politika -

Katalunia

CUPeko idazkaritzako sei kidek dimisioa aurkeztu dute

Desadostasunak sortu dira alderdiaren idazkaritzako sei kide horien eta zuzendaritzaren artean

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CUPeko idazkaritzaren sei kidek dimisioa aurkeztu dute alderdiko zuzendaritzarekin izandako desadostasunengatik, gaur, prentsa-oharrean jakitera eman dutenez.

Ester Rocabayera, Guim Pros, Joel Jove, Omar Diatta, Roger Castellanos eta Tomas Sayes dira dimisioa aurkeztu dutenak.

Ildo horretan, taldearen kontrola lortzeko sortutako borrokak eztabaida baldintzatu duela diote. Halaber, "alderdiaren eredu batzarkidea eta gardena zalantzan jartzen duen disfuntzio demokratikoa" eman dela esan dute.

Alderdiaren idazkaritza osatzen duten 15 kideetatik sei joan dira "jarrera sektario eta makiavelikoak areagotu" direlako eta Generalitateko presidentearen inbestiduran eta Aurrekontuen negoziazioan eragina izan dutelako.

"Erabakiak hartzeko mekanismoekin jolastu egin dute iritzi emate zehatzak laguntzeko; erakundearen estatutuak norbere probetxurako erabili dira, eta militantziaren parte hartzea oztopatu da", esan dute.

ERABAKIEK INDEPENDENTZIATIK ALDENTZEN GAITUZTE

Bestalde, alderdiaren ekintza politikoa kritikatu dute. Izan ere, prozesu soberanista azkartu beharko luke alderdiak, baina bere erabakiek ez dute hori laguntzen: "Programan ezarritako estrategia independentistatik urruntzen gaituzte jarrera ezberdinek".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Gaurko azken orduko albistea