Politika -

8 urteko espetxe-zigorra

Amnistiaren Aldeko Batzordeetako lau kideri zigorrak berretsi dizkiete

Jose Mari Olabarrieta, Alejandro Velasco, Joseba Gotzon Amaro eta Jesus Felipe Arriagaren zigorrak berretsi ditu Auzitegi Gorenak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amnistiaren Aldeko Batzordeetako (AAB) lau arduraduni ezarritako 8 urteko espetxe-zigorrak berretsi ditu Auzitegi Gorenak. 2015eko uztailaren 1ean Zigor Kodearen erreforma indarrean sartu zen. Terrorismo delituetan, gertakaria objektiboki hain larria ez denean zigorrak murrizteko aukera ematen du erreformak, baina Gorenak errefusatu egin du kasu honetan.

Horrela, Jose Mari Olabarrieta, Alejandro Velasco, Joseba Gotzon Amaro eta Jesus Felipe Arriagaren eskakizunak atzera bota ditu Gorenak.

Alde batetik, erakunde terroristako kide izategatik murrizketa aplikagarria dela uste dute magistratuek, baina bestetik zigortu bakoitzak erakunde barruan zituen ardurak eta misioak kontuan izan behar direla erantsi dute.

Hala, lau zigortuei artikulua aplikatzerik ez dagoela uste du Aretoak. Amnistiaren Aldeko Batzordeetako eskualde eta esparru arduradunak direla ebatzi dute epaileek, ondorioz, “toki nagusia dute” erakunde barruan, eta ez dira “teorikoki, aginduak jasotzen zituzten militante aktibo soilak”.

Auzitegi Nazionalak AAMko lau arduradunak 2008an zigortu zituen. 2009an zigorra berretsi zuen Auzitegi Gorenak. Lau zigortuek helegiteak aurkeztu zituzten, baina Gorenak atzera bota ditu berriro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Gorena bideoak Gaurko azken orduko albistea