Politika -

Grabazioak

'Público' egunkariak uko egin dio Fernandez Diazen grabazioak emateari

Polizia hedabidearen bulegoetara bertaratu da, baina epailearen agindurik gabe, eta hedabidearen zuzendaritzak uko egin dio grabazioak emateari.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Público egunkariko zuzendaritzak uko egin dio ostiral honetan Fernandez Diaz Barne ministroaren eta Daniel de Alfonso Kataluniako Iruzurraren aurkako Bulegoko zuzendariaren arteko grabazioak emateari Polizia Judizialaren Bulegoko agenteei, epailearen agindurik gabe bertaratu baitira. Hala jakinarazi dute polizia-iturriek.

Agenteen asmoa zen ea hedabideak eman nahi bazituen Fernandez Diazen bulego ofizialean egindako grabazioak. Grabazio horietan independentziaren aldeko aurkari politikoen gaineko ustezko ustelkeria kasuei buruz hitz egiten zuen Alonsorekin.

Agenteak Polizia Judizialaren Bulegokoak ziren. Bulego horri barne ikerketa bat egitea agindu zion Fernandez Diazek ekainaren 21ean (lehendabiziko grabazioak argitaratu ziren egunean). Gaia ekainaren 26ko hauteskundeen atarian plazaratu da, eta jarduneko ministroa Kataluniako PP alderdiko zerrendaburua da.

Grabazioak 2014ko urriaren 2a eta 16a bitartean egin ziren, eta beraietan jarduneko Barne ministroari eta Kataluniako Iruzurraren aurkako Bulegoko zuzendariari entzuten zaie hitz egiten, CDC eta ERC alderdietako agintariei buruzko informazio lortze aldera, haiei aipua kentzeko edota prebarikazioa leporatzeko asmoz.

Fernandez Diazen dimisioa eskatzeaz gain, ERC alderdiak egintza horiek Fiskaltzaren aurrean salatu ditu. Aitzitik, ministroa eta PPren hautagaia den Diazek Mariano Rajoy presidentearen babesa jaso du eta bere burua biktimatzat agertu du, eta bere bulegoan grabatu izaneko nondik norakoak ikertzea eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Alderdi politikoak berriak Gaurko azken orduko albistea