Itxi

Politika

Estrasburgoko auzitegia

Zazpi presoren egoera salatuko du Sarek irailean Europan

agentziak | erredakzioa

Pilatutako zigorrak aintzat hartu ez zaizkien presoak dira. "Legez kanpokoa da erabat, Estatu batek ezin duelako Europako legedia moldatu", azaldu du Azkarragak.

  • Estatu espainiarrak "prebarikazioa" egin duela uste du herri plataformak. Irudia: @sare_herritarra

    Estatu espainiarrak "prebarikazioa" egin duela uste du herri plataformak. Irudia: @sare_herritarra

Gasteizen egindako prentsaurreko batean, Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburu ohi eta herri plataformaren bozeramaleak salatu duenez, Estatu espainiarrak EBeko beste herrialderen batean betetako zigorrak pilatzera behartzen duen araudia "urratzen" du. "Legez kanpokoa da erabat, Estatu batek ezin duelako Europako legedia moldatu", azaldu du Azkarragak.

Gainera, ziur agertu da, "Parot Doktrinarekin gertatu bezala, erakunde europarrek berriz ere gorriaraziko dutela Estatu espainiarra". "Arazoa da noiz gorrituko den lotsaz Estatu espainiarra", gaineratu du.

Azkarragaren esanetan, Estrasburgon salatuko dute zigorra Frantzian bete baina Espainian aintzat hartu ez duten zazpi presoren egoera.

Gainera, Sarek euskal erakundeek eta politikariek esku hartzea eskatu du, eta, kritikatu duenez, Espainiako Gobernuak eta Justiziak EBk ezarritakoa "urratzen" dute eta hori "prebarikazioa" da.

Herri plataformaren bozeramaleak iragarri duenaren arabera, Europan aurkeztuko duten salaketarekin batera, Bizkaiko Abokatuen Elkargoak dispertsioaren eta zigorren pilaketari buruzko "urraketen" kontra egindako txostena ere eramango dute.

 

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena