Itxi

Politika

Hauteskunde autonomikoak

UPyD EAEko hauteskundeetara aurkeztuko da, baina ez Galiziakoetara

Agentziak | Erredakzioa

Gorka Maneirok adierazi duenez, bere alderdia 'ezinbestekoa' da Eusko Legebiltzarrean.

  • Gorka Maneiro, UPyDko burua. Artxiboko irudia

    Gorka Maneiro, UPyDko burua. Artxiboko irudia

UPyD alderdiaren Zuzendaritza Batzordeak Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeetara aurkezteko izapideekin jarraitzea erabaki du. Ostiral honetan bere hauteskunde-ordezkariak aurkeztu ziren, eta datozen egunotan hautagaiak aukeratzeko eta zerrendak osatzeko prozesuak gauzatuko dituzte.

Ohar baten bidez UPyDk jakinarazi du legebiltzarrean egindako zortzi urteko lanari jarraipena ematea dutela xede. Bere esanetan, konstituzioaren balioak defendatu dituzte "sarritan bakarka", eta azken legegintzaldian "EAJren zigorra" izan dira.

Bere aldetik, Gorka Maneiro magenta alderdiko buruak prentsa ohar baten bidez adierazi duenez, bere alderdia "ezinbestekoa" da Eusko Legebiltzarrean, "Espainia puskatu" nahi duen nazionalismoaren aurrean konstituzionalismoa defendatzeko.

Ez da Galizian aurkeztuko

Bestalde, Zuzendaritza Batzordeak Galiziako hauteskundeetara ez aurkeztea deliberatu du, "horretarako testuinguru egokia ematen ez delako".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena