Politika -

Hilaren 26an

Presoen aldeko manifestazioa egingo dute Bilboko Aste Nagusian

Protestan, preso eta iheslariak etxera itzultzea eskatuko dute abuztuaren 26an, Bilboko Aste Nagusiko egun handian.

Bigarren Ibarra eta Andone Soldevilla, gaurko prentsaurrekoan. Argazkia: Efe.
Bigarren Ibarra eta Andone Soldevilla, gaurko prentsaurrekoan. Argazkia: Efe.
Bigarren Ibarra eta Andone Soldevilla, gaurko prentsaurrekoan. Argazkia: Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat preso ohi bizkaitarrek Bilbon abuztuaren 26rako deitutako manifestazioan parte hartzeko gonbita egin dute gaur. Aste Nagusiko egun handian, euskal preso eta iheslariak etxera itzultzea aldarrikatuko dute.

Gasteizko eta Donostiako jaietan egindako manifestazioaren antzekoa izango den Bilboko topaldiaren leloa hau izango da: “Amnistiaren norabidean, presoak eta iheslariak etxera”.

“Aste Nagusian, preso eta iheslariak etxera itzultzea aldarrikatu behar dugu”, dio Moyua Bilboko plazan Bigarren Ibarra eta Andone Soldevilla bozeramaileek irakurritako deialdiak.

Idatziaren arabera, “Madrilek eta Parisek atarramentu politikoa atera nahi dute presoen eta haien senideen sufrimenduan sakonduz”.

“Gaixorik dauden presoak gatibu edukitzen jarraitu nahi dute, isolamendua beren zorigaiztoko interes politikoen mesedetan erabiltzen dute eta dispertsioari eusten diote senide eta lagunen zigorra betikotzeko asmoz. Kartzela eta deserrietan usteldu nahi gaituzte”, gaineratu dute testuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea