Politika -

Espainiako Gobernu osaketa

Iglesias eta Sanchez, hitz egiteko prest Rajoyk 'kale egiten badu'

Telefonoz aritu dira biak, eta bat datoz Rajoyk babes nahikorik duen ala ez ikusi arte itxaroteko.

Pablo Iglesias, hedabideen aurrean, gaur. Argazkia: EiTB
Pablo Iglesias, hedabideen aurrean, gaur. Argazkia: EiTB
Iglesias eta Sanchez hitz egiteko prest, Rajoyk porrot egiten badu

Agnetziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak gaur jakinarazi duenaren arabera, Pedro Sanchez PSOEko buruarekin hitz egin du telefonoz, eta aurreratu dio ezezkoa emango diola Mariano Rajoyri. Horren aurrean, PP alderdiaren hautagaiak "kale egiten badu", elkarrekin hitz egin beharko dutela onartu dute biek.

Hala adierazi du Iglesiasek Kongresuko Diputazio Iraunkorraren eraketan parte hartu aurretik, bi asteren buruan egin duen lehendabiziko agerraldi publikoan.

Hedabide askoren aurrean, egun hauetan ikus daitezkeen "legebiltzarreko antzezpenak" gainditzearen alde egin du; izan ere, bere ustetan, jarraitu beharreko bidea Rajoy inbestidura-saiora aurkeztea litzateke, horrela egitera behartuta baitago, eta "kale egiten badu, beste batzuek bestelako gobernu bat eratzeko bide progresista arakatu beharko dute".

Ildo horretatik, berak azaldu duenez, Sanchezek eta beka telefonoz hitz egin dute, eta hori "harremanen normaltasunean" ulertu behar dela adierazi du. Horrez gain, esan duenaren arabera, ados daude Rajoyk babes nahiko duela egiaztatzen den ala ez itxaroteari. "Biok gaude ados PPk kale egiten badu, hitz egin beharko dela", gaineratu du.

"Botoek ahalbidetu egiten dute"

Podemoseko buruak defendatu duenaren arabera, "botoek ahalbidetu egiten dute" beste Gobernu bat eratzea, "nahiz osatzeko zailtasunak izan eta arerio asko eduki". Hain justu ere, elite ekonomikoei egin die erreferentzia, bere iritziz, PSOE eta Podemos akordio batera irits daitezela ekidin nahi baitute, baina baita PSOEko zenbait sektoreri ere: "PSOEren erabakia Pedro Sanchezek hartzen du", zehaztu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Rajoy berriak Espainiako hauteskunde orokorrak gaur Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Eguneko albisteak Podemos albisteak